XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

harresietatik behera bota dituzte portugaldarren buruen gainean, eta hauek izan dira atzera egin behar izan dutenak, matatxerriaren ondoren txokarraturiko zerriak bailiran.

Suterik bizienak iraungirik, horretarako Mem Ramiresen zenbait soldaduk estuarioko uretara egin behar izan baitzuten jauzi, gero uretatik hortzak karrankatuz eta ukenduak eskatuz irten zirelarik, artileriak harresiaren aurkako tiraldiari ekin dio, zuhurkiago orain, harriak eta buztin gogorrezko bolak erabiliz batez ere, zeren mairuek, deabruzko gaiztakeriarekin, gure munizio berberarekin ematen baitziguten ordaina,

eta hala gertatu zen ezen portugaldar bat hil zela joan-etorriko birote baten kausaz, portugaldar hori izan zelarik birote horren lehen tiratzailea, bistan da inork ezin diola bere patuari ihes egin.

Hau bezalako kasuak, arraroak izanik ere, gerrako gertaeretan jazotzen direnak dira, batez ere setio-lanetan, non dena profitatzen baita,

gezia badoa, gezia badator, eta, etengabeko erabilerak sortzen duen depreziazioarengatik ez balitz, hau bezalako gatazka bat agian ez litzateke sekula bukatuko, are etengabe lanean ari diren Braço de Pratako fabrikak ere kontuan hartu gabe, eta muturreko egoerara irits gintezke, zeinean bizirik iraungo lukeen bakarra armategi oso baten jabe geldituko baitzen, hainbeste arma eta erahiltzeko inor ez.

Almena gainetik almuedanoak arramantza zoritxarrekoa entzuten zuen, ez zen, ez horixe, gurutzatuek alde egin zutenean toki hartatik bertatik entzun ahal izan zuen ahots alaien alaraua bezalakoa.

Orain ez zuen arineketan jaitsi behar zer gertatzen ari zen jakiteko, ongi asko zekien zer zen, hots, aldiria galdu eta gero izan zen atsedenaldiaren ondoren gatazka berriz hasten zela, baina ez zen atsekabeturik, entzuten ari zen anaien oihuak, ez ziren galera eta etsipenezkoak, aitzitik, aupaka ari ziren, hala iruditu zitzaion bederen, eta hala izango zen,